XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Teen-ajeak

Musika letragintza auzitan

Euskal musikaren letragintza izeneko mahaingurua izan dugu amaitu berri den Eibarko Literatur Astean.

Euskal musikan zuzen zuzenean parte hartzen duten lau gonbidatu ezagunek jardun zuten letragintzak dakarzkien buruhauste, eskerron eta nondik norakoen inguruan.

EH Sukarrako Mikel Norton, Mikel Markez, Iker Rokandio (Su Ta Garreko letragilea) eta SS-77ko Patxi Monterok azaleratu zituzten letragintzak sortzen dizkieten kezkak eta pozak, Luis Fernandezek gidaturiko mahainguruan.

Entzule asko, musika munduko izartxoek erakarrita, baina partaidetza urria, entzulegotik galderak eta iritziak luzatzeko orduan.

Dena den, mahaingurua mamitsua gertatu zen, gogoan gorde beharreko esaldirik ere izan baitzen.

Batez ere, batzutan nahita eta beste askotan nahigabe, gure kolkorako tarareatzen ditugun kantuen letrak sortzerako orduan, kasu batzutan bederen, hausnarketa bat baino gehiagoren ondorio izan direla jakitea lasaigarria delako.

Oier Araolaza